XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun aparta zetorren; eta Ondarreta aldera zihoazen hondartzazale gazteak, neskak eta mutilak, besoetan mila koloretako toallak zeramatzatelarik, bekaizkeriaz begiratu ditut: - Hau inauteria! Horiek Ondarretan, udako pozak dastatzera eta neska ederrak arropa motxetan betestera, olatu haserretuen aparra usaintzera eta urpeko hondarra urazpitik ikustera; eta ni, berriz, hor, zulo ezezagun horretan ifernurako bidean barrena abiaturik....

Ordua jakin nahi izan dut. Ezin! - Egia!- pentsatu dut.

Gobernuan kendu zidaten bart, karterarekin batera... ... Aluok!

Buruzagiaren gelatik irtetean, eta eskaileran behera nentorrenean, egundoko bultzakada eman dit polizia batek.

Estropozo egin dut, eta erori egin naiz muturrez aurrera.

Oinaze bizia senditu dut bi eskuetan, eta bi esku-ahurrak odoletan neuzkala erreparatu.

Mainu-gela handi bat topatu dut neure aurrean, zikin-zikina, zoko guztietan kedarrez-edo beztua.

Barruan, nire zai, gomazko porra luzez horniturik, lau polizia, begiak antipar beltzez estalirik.

- entzun dut.

Aulki estu-estu bat proposatzen zidaten, ozta-ozta bertan exerita egoteko modukoa.

Hori nik esan orduko, lau poliziok eraso naute (...).